XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Planetaren gainazalean diharduten eragile desberdinek ondoko sedimentu-kantitatea garraiatzen dute itsasora urtero: Ibaiek: 225.10" kg/urteko / Glaziarrek: 20.10" kg/urteko / Haizeak: 0,6.10" kg/urteko / Beste batzuek: 7,3.10" kg/urteko

Ibaiak sedimentuak garraiatzen ditu; hemen, bokalean pilatuta ageri dira.

Glaziar baten azkenean pilatutako sedimentuak.

- Egin ezazu grafiko bat eragile-moten eta haiek itsasora eramaten dituzten sedimentu-kantitateen arteko erlazioa erakutsiz.

- Azter itzazu grafikoan agertzen diren datuak eta esan zein eragile den aktiboena. Nola azalduko zenuke?

- Urgaineratutako lurren azalera 149.475.480 km2-koa da. Zenbat material galtzen da urtero azalera-unitateko? Zure esperientziarekin eta lortu duzun datuaren arabera, kopuru hori planetako edozein puntutarako baliogarria dela uste duzu?

- Euskal Herriak 20.000 km2 inguruko hedadura du. Aurreko atalean bere azalerari buruz kalkulatu duguna kontuan izanik, bila ezazu metodo bat urtero Euskal Herriko geruzak galduko lukeen lodiera kalkulatzeko. Bilatu libururen batean zure probintziako edo herriko azalera eta errepika ezazu kalkulua.

Laburbilduz, harriek ez dute aldatu gabe irauten denboran zehar. Eragile meteorologikoek desegin egiten dituzte meteorizazio deritzan prozesuan.

Eragilearen eta eragindako efektu-motaren arabera, hiru meteorizazio-mota bereiz ditzakegu: meteorizazio fisikoa, meteorizazio kimikoa eta izaki bizidunek eragindako meteorizazioa.

Sortzen diren materialak gainazalaren beste puntu batzuetara garraiatzen dira, puntu horietan pilatzen direlarik. Honen ondorioa higadura da, erliebeak suntsituz planetaren gainazala berdintzen duena.